Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxarri Aranazko Txuixoo elkartetik adierazi digutenez, yoseikan budo eta taichi ikastaroek harrera ona izan dute eta haur eta helduen taldeak lanean ari dira Etxarri Aranatzen eta baita Altsasun ere. Etxarri Aranatzen ostegun eta ostiraletan aritzen dira, pilotaleku ondoan dagoen aretoan, baina bertan obrak eginen direnez Mojen etxearen ondoko udal eraikuntza batera lekualdatuko dira klaseak. Altsasun ostegunetan izaten dira klaseak, Mojen ikastetxea zeneko gimnasioan.Nolanahi ere yoseikan budo eta taichin aritu nahi dutenek oraindik ere izena eman dezakete urriaren bukaerara arte. Informazio gehiago www.txuixoo.com web gunean edo 679 414 731 telefonoan jaso daiteke.