Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iruñeko Labrit pilotalekuak Kadete eta Gazte kategoriako Eskuz Banakako Nafarroako 22. Pilota Txapelketa hartu zuen asteazkenean. Bi kategorietan Sakanara etorri ziren txapelak. Kadeteetan, Beraza irurtzundarrak erraz hartu zuen mendean Zugarraldeko Iribarren. Irurtzundarrak, sakeari esker, batez ere, nahiko izan zituen 23 minutu arerioa mendean hartzeko. 18-5 irabazi zuen final handia. Gazte kategorian ere, nagusitasun osoa izan zuen Arbizuko Aldabide taldeko Ezkurdiak. 18-3 gailendu zitzaion San Miguel taldeko Lanari. Indar erakustaldi paregabea eskaini zuen Aldabideko gazteak.