Nafarroako Banakako Xake Txapelketa Absolutua

Guaixe 2008ko urriaren 17a

Aurreko asteburuan Nafarroako Banakako Xake Txapelketa Absolutuaren bigarren jardunaldia jokatu zen. Jakina denez Sakanako Zaldi Beltza Xake Taldeko eta Altsasuko Laukia Xake Taldeko jokalariak ari dira bertan lehian.Preferente mailan Cesar Razkinek atseden jardunaldia zuen. Lehen mailan Manex Insaustik Jon Arrizibitari irabazi zion eta Jose Antonio Ieregik Jon Jauregi menpean hartu zuen. Aldiz, Julen Floresek galdu egin zuen Daniel Aginagaren kontra. Bigarren mailan Pablo Urriza eta Ismael Anton berdinduta gelditu ziren eta Aimar Yeregik Juan Antonio Monreali irabazi egin zion. Markel Flores ezin izan zen bigarren jardunaldi honetan aritu, aurretik abisatu eta ez baitzen lehiatzera azaldu. Axel Grubek ere ezin izan zuen jokatu, haren aurkari Javier Madinabeitia ez baitzen azaldu. Eta Adelino Moreirak atseden jardunaldia zuen. Asteburuan 3. errondaErrotxapeako Civivox eraikinak (Iruñeko Maiteminduen Pasealekuko 37. zenbakia, beheko planta) hartuko du Nafarroako Banakako Xake Txapelketa Absolutuaren hirugarren erronda. Larunbatean jokatuko da, urriaren 18an, 16:00etatik aurrera. Preferente mailan Cesar Razkin Iñaki Barberiaren kontra ariko da. Lehen mailan ondoko lehiak izanen dituzte xakelari sakandarrek: Aitor Martinez - Manex Insausti, Angel Mari Silvestre - J.A. Ieregi, eta Jon Jauregi - Julen Flores. Bukatzeko, bigarren mailan hurrengo jokaldiak izanen dira: Aimar Ieregi - Asier Oraa, Ismael Anton - Manuel Lopez, Markel Flores - Juan Antonio Monreal, eta Axel Grube - Maialen Ros.