Lanengatik autobiako lerroak puntualki itxiko dira

Guaixe 2008ko urriaren 20a

Departamentuak zehaztu duenez, gaur, Irurtzun parean lan ordutegian autobiako Gasteizko norabideko lerro bat itxiko da. Sakanako autobiaren 1. km-aren parean izanen da. Langileek informazioa aldakorra ematen duen panel bat jarri behar dute eta zamalanak egin ondoren muntaketa eginen dute. Astelehen gauean, puntualki, trafikoa moztuko duela aurreratu du gobernuak. Bihar, Arbizu parean antzeko lanak eginen dituzte, autobiaren 17. km-an. Dintela astearte gauean eginen dute. Nafarroako Gobernuak tentuz gidatzea erregutu du, jarri diren trafiko seinaleak errespetatuz.