Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Departamentuak zehaztu duenez, gaur, Irurtzun parean lan ordutegian autobiako Gasteizko norabideko lerro bat itxiko da. Sakanako autobiaren 1. km-aren parean izanen da. Langileek informazioa aldakorra ematen duen panel bat jarri behar dute eta zamalanak egin ondoren muntaketa eginen dute. Astelehen gauean, puntualki, trafikoa moztuko duela aurreratu du gobernuak. Atzo, berriz, Arbizu parean antzeko lanak egin zituzten, autobiaren 17. km-an. Nafarroako Gobernuak tentuz gidatzea erregutu du, trafiko seinaleak errespetatuz.