Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo, 15:45 aldera, Sakanako autobian, Lakuntza eta Arbizu artean auto istripua izan zen. Ezagutzen ez diren arrazoiengatik auto batek buruz behera bukatu zuen. Ibilgailua gidatzen zuen pertsona zen autoan zihoan bakarra. Bularraldean kolpea zuela Bideko Ama Ospitalera eraman zuten. Guardia Zibilak egin zuen ezbeharraren atestatua.