Udazkeneko bira Sakanan

Guaixe 2008ko urriaren 22a

Udazkeneko bira programaren helburua da berrehun eta mila biztanle bitarte dituzten herrietara kultura jarduerak eramatea. Bira Nafarroako 50etik gora herrietara iritsiko da, haietatik 5 Sakanakoak dira: Lizarraga, Bakaiku, Iturmendi, Urdiain eta Ziordia zehazki. Udazkeneko birak ibarrera 2 antzerki emanaldi, dantza saioa, fiml emanaldi bat eta kontzertu bat ekarriko ditu. Bestalde, egitarauaren barruan Etxarri Aranazko abesbatzak emanaldi bat hitzartua du.