Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak Nerabeen igeriketa taldea antolatu du, aurretik igeriketan murgilduta ibili diren gaztetxoei begira. Nori zuzenduta dago: Sakanako igeriketa kanpainan parte hartu dutenendako (igeriketa ikastaroak, Sakanako igeriketa txapelketak, Nafar Kirol jolasak...), 1995 urtean edo lehenago jaiotako nerabeendako eta igeriketa ongi dakitenendako. Nerabeen igeriketa taldea azaroaren 7an hasiko da lanean, eta apirilaren 3an despedituko da. Arbizuko kiroldegian izanen dira klaseak, ostiraletan, 18:30etik 20:00etara. Aintzane Gartziandia izanen da begiralea. Klaseetan igeriketa estiloen hobekuntza, uretako soroslerako hastapena, gorputz adierazpena, aquaerobic eta beste landuko dituzte. Klasera joatea derrigorrezkoa izanen da. Taldea sortzeko gutxienez 10 pertsona behar dira. Interesatuek urriaren 31 baino lehen eman behar dute izena, Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzura hots eginez (948 464 866 telefooa). Ikastaroaren truke 41,50 euro ordaindu beharko dira. Klaseak euskaraz izango dira, eta baten batek ez badaki gaztelaniaz zuzenduko zaio.