Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko asteburuan Nafarroako Banakako Xake Txapelketa Absolutuaren hirugarren jardunaldia jokatu zen. Jakina denez Sakanako Zaldi Beltza Xake Taldeko eta Altsasuko Laukia Xake Taldeko jokalariak ari dira bertan lehian. Preferente mailan Cesar Razkinek Iñaki Barberia hartu zuen menpean. Lehen mailan Manex Insaustik galdu egin zuen Aitor Martinezen kontra, baina gainontzeko bi sakandarrek irabazi egin zuten: Jose Antonio Ieregi Angel Mari Silvestreren aurrean gailendu egin zen eta Julen Flores Jon Jauregiren aurrean. Bigarren mailan jardunaldi dexentea izan zen. Aimar Ieregik Asier Oraa hartu zuen menpean eta Ismael Antonek Manuel Lopez. Markel Flores eta Juan Antonio Monrealek berdinduta bukatu zuten lehia eta Adelino Moreirak ezin izan zuen jokatu, bere aurkari Iñigo Garces agertu ez zelako. Bukatzeko, Axel Grubelek galdu egin zuen Maialen Rosen kontra. Asteburuan 3. errondaErrotxapeako Civivox eraikinak (Iruñeko Maiteminduen Pasealekuko 37. zenbakia, beheko planta) hartuko du Nafarroako Banakako Xake Txapelketa Absolutuaren laugarren erronda. Larunbatean jokatuko da, urriaren 25ean, 16:00etatik aurrera. Preferente mailan Cesar Razkin Henry Diazen kontra ariko da. Lehen mailan ondoko lehiak izanen dituzte xakelari sakandarrek: Manex Insausti - Andrea Garcia eta Jose Antonio Ieregi ¬- Francisco Javier Aierra. Julen Floresek atsedena hartzeko aukera eskatu du, "bye" delakoa. Bukatzeko, bigarren mailan hurrengo jokaldiak izanen dira: Unai Vigor - Aimar Yeregi, Ibai Beorlegi - Adelino Moreira, Gerardo Lerendegi - Markel Flores eta Olast Arrizibita - Axel Grube. Ismael Antonek atsedena hartzeko aukera eskatu du, "bye" delakoa.