Pertsona minusbaliatuendako doaneko igeriketa ikastaroa Arbizuko kiroldegian

Guaixe 2008ko urriaren 23a

Sakanako Mankomunitateak, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuarekin eta Arbizuko Udal Kiroldegiarekin batera pertsona minusbaliatuendako igeriketa ikastaroa antolatu dute Arbizuko kiroldegian. Ikastaroa dohainik izanen da eta ez du adin mugarik; hau da, edonork eman dezake izena. Klaseak azaroaren 3an hasiko dira maiatzaren 27an bukatzeko. Astero bi egunetan ariko dira lanean, astelehenetan eta asteazkenetan, 17:00etatik 18:00etara, Aintzane Gartziandia monitorearekin. Guztira 23 saio izanen dira, Gabonetan, inauterietan eta Aste Santuan oporrak izanen baitituzte. Garraiobidea dohainikPertsona interesatuek izena emateko aukera dute Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzura hots eginez (948 464 866 telefonoan). Gainera, aipatzekoa da ikastaroan izena ematen dutenek etxera bueltatzeko garraiobidea dohainik izanen dutela.