Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Mikel Astiz ihabartarra eta Eneko Otxagabia lakuntzarra afizionatuen taldetan ariko dira datorren denboraldian. Biak ere Aralar taldean egin dira txirrindulari: eskolan hasi eta bertan egin dituzte 17 urteak. Gazteen bigarren urtea amaitu berri dutenean, Bizkaiko Seguros Bilbao afizionatu taldeak fitxatu du Mikel Astiz eta Atarrabiako Telcom taldeak Eneko Otxagabia. Txirrindulari erregularrakAralar txirrindulari taldean zuzendari zuten Iraitz Goñik adierazi digunez, biak ere "txirrindulari erregularrak" dira. Iraitzen hitzetan, "Denboraldi ona egin du Mikelek". Bi lasterketa irabazi ditu, Beran bat eta Lizarraldean bestea. Gipuzkoako Itzulia irabaztetik ere gertu ibili zen. Nafarrarroako selekzioa ohiko txirrindularia da Ihabarkoa. "Zelaian ongi ibiltzen den txirrindularia da eta maldan gora ere ongi defendatzen da" esan du Iraitzek, "aurpegia ematen duen txirrindularia da eta horrela jarraitzen badu, Seguros Bilbao taldea ere emanen du zer esan". Eneko Otxagabia ere fin ibili da. Iraitz Goñik esandakoaren arabera, lehenengo 10en artean ibili da lasterketa askotan. Tarteko helmuga eta mendiko sariak irabaztea zer den ere badaki lakuntzarrak. "Errematatzea falta izan zaio" esan digu Iraitzek. Atarrabiako Telcom taldean izanen du horretarako aukera datorren denboralditik aurrera. Bere txirrindulariekin pozik dago Iraitz Goñi "bigarren urteko hiru jubeniletik bik taldea lortu dute. Ez da proportzio txarra" adierazi du arbizuarrak.