Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Frontis pilota enpresak 2009ko bere zirkuitu profesionala aurkeztuko du gaur Iruñean. Horrekin batera, enpresako pilotariek aurrerantzean erabiliko dute materiala ere aurkeztuko dute. Frontis enpresako pilotariek, tartean Jorge Nagore irurtzundarrak eta Jon Gorriti uhartearrak, Punpa pilotekin jokatzen zuten orain arte. Hemendik aurrera pilota estandarrekin ariko da. 62 milimetroko diametroko pilotak izanen dira eta 105,1 gramokoak. Errioxako Cervino fabrikak eginen ditu pilotak.