Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hilabete luzetako negoziazio eta hartu-emanen ondoren, Euskaltel-Euskadi txirrindulari taldeak datorren denboraldirako taldea osatu du. 22 txirrindularirekin itxi dute taldea. Orain arte taldean zeuden hiru sakandarrei, Egoi Martinez, Gorka Verdugo eta Jorge Azanzari, 4.a gehitu zaio: Pablo Urtasun. Urdiaindarra taldearen fitxaketa berrietako bat da. Portugalgo Liberty taldea utzi, eta talde laranjara etorri da, esprintetan Koldo Fernandez de Larreari laguntzeko helburuarekin. Joko Olinpiarretako txapeldun Samuel Sanchez izanen da taldeko lider nagusia. 4 sakandarrek Igor Gonzalez de Galdeano eta Gorka Gerrikagoitiaren aginduak beteko dituzte.