Urtero badira munduan zehar hainbat topagune komikien inguruan. Mundu osoan famatuena Estatu Batuetako San Diego hirian, (San Franziskon) antolatzen den COMIC-CON topagunea. Bertan 125000 pertsona biltzeko ahalmena duen areto batean elkartu dira aurten eta sarrerak topagunea hasi baino hilabete bat lehenago agortu ziren. Europan Angouleme hirian, Frantzian, dugu topagunerik famatuena. Gertuago, Bartzelonan, komiki topagune ikaragarri bat antolatzen da maiatza inguruan eta azaroaren lehen egunetan mangaren Angouleme topagunea bezala ezagutzen dena non milaka pertsona biltzen den. Hala ere, hain urrun joan nahi ez dutenentzat, Iruñean eta Getxon ere topaguneak izaten direla jakin ezazue, Getxon adibidez azaroaren 28, 29 eta 30ean izango da aurten topagunea. Eta zertara biltzen da hainbeste jende topagune hauetara?- Antolatzaileek komikigile famatuak eraman eta hauek beren komiki lanak sinatu egiten dituzte.- Eztabaida mahaiak antolatzen dira gai ezberdinak jorratu eta jendearen jakin-mina asetzeko. Honela informazioa zabaltzen da atzerritik zein berri datorren jakiteko, komikiaren munduan dauden arazoak jorratzeko eta komikien azken joerak aditzera emateko. - Eskulan, komiki eta mintegi ezberdinak izaten dira jendea gahi ezberdinetan trebatzeko. - Mozorroak dira topaguneen beste erakargarritasun bat. Denetarik ikus daiteke bertan, lolitak, gotic dolls, Cosplay...- Cosplay: Berez Cosplay jendea beren gustuko komikien inguruko pertsonai baten antzera mozorratzera eta gero bera bezala jarduteari deritzo, rol joko baten antzera. Topaguneetan dantzatu, beste pertsonaiekin borrokatu edo ta besterik gabe aretotik beren mozorroak erakusten ibiltzen dira.- Lehiaketak: bideojoko lehiaketak, mozorro lehiaketak, komiki eta fanzine lehiaketak, Cosplay lehiaketak eta beste ainbat izaten dira.- Dendak: denda ezberdinek atzerriko artikulu arraro eta aurkitzeko zailak diren komikiak eramaten dituzte.- Filmak: Normalean proiekzioak ere izaten dira, non oraindik bertan aurkitu ezin diren pelikulak ikus daitezkeen.- Musika: komikien munduaren inguruko musika kontzertuak izaten dira askotan, batez ere mangaren inguruan.- Komikien inguruko gai zehatz bati, edo eta komikien inguruko kulturari buruzko erakusketak antolatzen dira ere.Berehala dator Bartzelonako manga topagunea, zehazki urriaren 29-an hasi eta azaroaren 2a bitartean (ostegunetik igandera arte) izango da. Myaku elkartea bertan ibiliko da ekintza ezberdinak burutzen, besteak beste beren azken komikia aurkezten.Jose Luis Asensio__________________________________________________________Informazio gehiagohttp://www.salondelcomicdegetxo.net/eus/argibide.aspwww.ficomic.com http://fanzinemyaku.blogspot.com/