NaBaiko alkateek udalen "larrialdi ekonomikoaren arriskua" salatu dute

Guaixe 2008ko urriaren 28a

Udalen egoera horren arrazoia litzateke koalizioko hautetsien arabera udalen diru sarreren jaitsieragatik (hirigintza eta jarduera ekonomikoen zergak) eta "tokiko erakundeen finantzazio lege txar batengatik, KPIa eguneratu besterik egiten ez duena". Nafarroako Gobernuak udalen artean dirua banatzeko modu "zuzenagoa" eskatu zuten. Horrekin batera Nafarroa Baiko alkateek salatu zuten Gobernuak udalei "hasierako diru laguntzak emanez inbertsioak egitera bultzatzen ditu eta gero laguntza kentzen du, baina udalak gero ezin dio zerbitzu hori eskaintzeari utzi defizitarioa bada ere". 0-3 urte bitarteko adibidea jarri zuten. Koalizioko alkateek gogora ekarri zuten udalek gero eta zerbitzu gehiago eskaintzen dituztela. Horregatik lehen eta bigarren mailako udalak izatea eragotziko duen tokiko entitateen finantzaketarako lege berria eskatu zuten.