Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteazkenean ibarreko mendiak elurtuta ikusteko aukera izan genuen. Asteartetik gurean den denboraleak hotza, euria eta elurra ekarri ditu. Azken hori mendi gainetan gelditu da. Errepideetan traba handirik ez zuen eragin, baina zer gerta ere, Nafarroako Gobernuak neguko bideragarritasun plana jarri zuen martxan asteartean. Horrek gure errepideetan elurra kentzeko kamioiak aurrera eta atzera ikustea ekarri du. Eguraldi iragarpenak dioenez elur mailak gora eginen du hurrengo 5 egunetan. Hala ere, egunero euria egiteko aukera dagoela aurreikusi dute metereologia agentziek. Antza, asteazkena bitartean tenperaturak ez omen ditu 13 graduak gaindituko.