0-3 urte arteko bi ikastetxeetarako laguntzak eman ditu Nafarroako Gobernuak

Guaixe 2008ko urriaren 30a

Hezkuntza Departamentuak, berriki, zerotik hiru urtera bitarteko haur hezkuntzako ikastetxeak eraikitzeko diru-laguntzen ebazpena argitara eman du. Horren arabera, Altsasuko Udalari 203.065 euroko diru-laguntza emanen dio Navarro Villoslada eraikinean udal haurtzaindegia egokitzeko. Diru-laguntza jaso ahal izateko, lanak urte bukatu aurretik hasi beharko ditu udalak. Lakuntza eta Arbizuko udalek elkarlanean Lakuntzako eskola laboralak hartzen zituen eraikinean haurtzaindegia egokitzeko egitasmoa prest dute. Hezkuntza Departamentuak jakitera eman duenez Lakuntza eta Arbizuko udalen egitasmo hori "itxaron zerrendan" dago. Hala ere, egitasmo horretarako 487.489 euro bideratuko ditu gobernuak.