Senda landareen eta zizen erakusketa igandean

Guaixe 2008ko urriaren 31

Botanika eta mikologiaren zaleek igandean hitzordua dute Irañetako pilotalekuan. Irañetako Euskara Kultur Taldeak antolatu du igandeko senda landareen eta zizen erakusketa. Ezer erakutsi aurretik bildu egin behar da eta antolatzaile irintarrek gaur eta biharko egunak horretan emanen dute. Jasotakoa behar bezala sailkatu eta aldamenean informazio txartelak paratu ondoren, iganderako guztia ikusgai izanen da. Irañetako Euskara Kultur Taldeak erakusketarekin batera dastapena ere antolatu du.