Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean Hernanin ospatu zen Independentzia Egunaren balorazio baikorra egin dute gazte independentistek. Haiendako salbuespena Ertzaintzarren jarrera izan zen. Manifestazioa bukatzear zegoela gazteei oldartu zitzaien Ertzaintza. Ondoren istiluak izan ziren. Gazte independentistek EAJ jo dute Ertzaintzaren oldarraldiaren arduraduntzat, eta, hala, alderdi jeltzalearen jarrera salatzeko asmoz, gaur batzokien aurrean mobilizatzeko deia egin dute. Mobilizazio horien bidez EAJ "Espainiaren menpeko egiturako txotxongilo bat gehiago besterik ez" dela salatu nahi dute gazte independentista horiek.