Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Babesle frantziarra duen Caisse d´Epargne txirrindularitza talde nafarra Gorraitzen dago kontzentratuta egunotan. UCI-ren esanetan 2008ko txirrindularitza talde onena denak logistika kontuak egiteko erabiliko ditu egun hauek, hau da, arropa berriak, argazkiak eta beste egiteko. Caisse taldeak 2008ko egitura ia berbera dauka, soilik lau baja izan baititu - Karpets, Horrach, Rujano eta Patanchon - eta lau alta - Amador, Costa, Jeannensson eta Madrazo¬ - . Talde honetako kide dugu Hiriberriko Imanol Erbiti.