Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sailkapen nagusiaren buruan jarraitzen du Pamplona taldeak, 19 punturekin. Lagun Arteak hiru puntu behera egin ditu: 10.a da, 9 punturekin. Puntuak batzeko aukera ona dute lakuntzarrek datorren igandean. 5 punturekin 15. postuan dagoen Aurrera KE-ren zelaia bisitatuko dute. Erregional maila. 6. jardunaldia: Etxarri Aranatz 3 - Bidezarra 4 / Altsasu 0 - Infanzones 2Lidergoa galdu du Etxarrik Etxarri Aranazko San Donato zelaira gerturatu zirenek futbol onarekin gozatzeko aukera izan zuten joan zen asteburuan. Sailkapen nagusiaren buruan egotea helburu duten bi taldeen arteko lehiak jokaldi ederrak eta gol festa utzi zituen Etxarri Aranatzen. Pena bakarra partida bisitariendako, Bidezarrarendako izan zela. Partida osoan etxekoak nagusitu ziren zelaian. Hala ere, lehen zatian bisitariak izan ziren aurkarien atea zulatzen bakarrak eta 0-2koarekin joan ziren atsedenaldira. Hasiera paregabea eman zion Etxarrik bigarren zatiari eta 3 minututan 2-2koa jarri zuen markagailuan, Mikel eta Luisen golei esker. Ez zen hor amaitu gol festa. Berehala 3. gola sartu zuten bisitariek. Partida amaitzeko 8 minutu falta zirela, 82. minutuan taldearen hirugarren gola markatu zuen Mikelek. 3-3koa ageri zen markagailuan, baina oraindik partida ez zegoen erabakita. Azken minutuan, korner baten jaurtiketan, Etxarrikoen hutsa baliatuta, 3-4koa sartu zuen Bidezarrako Eduardok. Beraz, zuten guztia eman arren, punturik gabe geratu ziren sakandarrak. Altsasuko Dantzaleku zelaiak etxeko taldea eta Infanzonesen arteko lehia hartu zuen. Bi taldeak ere erakustaldi kaxkarra eskaini zuten. Penalti jaurtiketari esker, 0-1eko markatu zuen Infanzones taldeko Eduardok. Saiatu arren, Altsasuko taldea ez zen arerioei aurre egiteko gai izan. Bigarren zatian, partidaren 75. minutuan, 0-2koa igo zuen markagailura bisitarien taldeko Mikelek. Ez zuen gehiagorako eman partidak.