Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igande goizean Nafarroako 22 urtez azpiko buruz buruko txapelketako final laurdenak jokatu ziren Labriten. Hiru pilotari sakandar aritu ziren lehian - Asier Galartza eta Aitor Etxeberria, biak Irurtzun taldekoak, eta Arano, Biaizpe taldekoa - eta soilik Etxeberriak lortu du finalerdietarako txartela, hain zuzen Arano menpean hartuta. Asier Galartzak ez zuen jokatu, lesionatua baitago. Igandean jokatutako final laurdenetan Iragik (Uharte Iruñea) 18-11 irabazi zion Soroari (Zugarralde), eta Mitxelenak (Erreka) 9-18 galdu zuen Madariagaren kontra (Erreka). San Migel taldeko Peñasek finalerdietara pasatzea lortu zuen Asier Galartza irurtzundarra lesionatua zegoelako, eta partida ikusgarriena, akaso, Irurtzungo taldean aritzen den Aitor Etxeberria lakuntzarrak Bi Aizpeko Aranoren kontra jokatutakoa izan zen, soilik tanto bateko aldeaz irabazi baitzuen Etxeberriak, 18-17. Finalerdiak igandean, LabritenNafarroako 22 urtez azpiko buruz buruko finalerdiak igandean jokatuko dira, azaroaren 2an, 11:00etatik aurrera, Iruñeko Labrit pilotalekuan. Lehenik eta behin San Migel taldeko Peñasek Uharte Iruñeko Iragi izanen du aurkari, eta bigarrenik, Irurtzun taldeko Etxeberria Errekako Madariagaren kontra lehiatuko da. Ea lakuntzarrak final handiko txartela lortzen duen. Nafarroako gazte mailako lau t´erdiko txapelketa, Guillermo Mazo MemorialaLabritek txapelketako partidak hartuko ditu gaurGaur Iruñeko Labrit pilotalekuak Nafarroako gazte mailako lau t´erdiko txapelketako partidak hartuko ditu, arratsaldeko zazpiak eta laurdenetik aurrera. Tartean Irurtzun taldeko Oliasek Txarutako Jauregiren kontra jokatuko du.