Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean Nafarroako Banakako Xake Txapelketa Absolutuaren laugarren jardunaldia jokatu zen. Preferente mailan Cesar Razkinek galdu egin zuen Henry Diazen kontra. Lehen mailan, Manex Insaustik eta Andrea Garciak berdinduta despeditu zuten partida, eta Jose Antonio Ieregi eta Francisco Javier Aierraren arteko lehia ezin izan zen jokatu, lehenengoa agertu ez zelako. Julen Floresek, bestalde, atsedena eskatu zuen, "bye" delakoa. Bigarren mailan Sakanako xakelariek ez zuten jardunaldi ona izan. Unai Vigorrek eta Aimar Ieregiren arteko lehia berdinketarekin despeditu zen eta Adelino Moreirak ezin izan zuen jokatu bere aurkari Ibai Beorlegi azaldu ez zelako. Markel Floresek galdu egin zuen Gerardo Lerendegiren kontra eta Olast Arrizibitak menpean hartu zuen Axel Grube. Ismael Antonek atsedena hartzeko aukera eskatu zuen, "bye" delakoa. Asteburu honetan ez da jardunaldirik jokatuko, larunbatean Santu Guztien eguna delako. Hortaz, Nafarroako Banakako Xake Txapelketako bosgarren jardunaldia azaroaren 8an jokatuko da.