Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuak 3 auto istripu utzi dizkigu. Zorionez haietako batean ere ez da hildakorik izan. Ezbehar larriena aurreko ostiralean gertatu zen, Irurtzun parean. Nafarroako autopista eta Sakanako autobia lotzen diren tokian auto eta kamioi baten arteko talka izan zen. Kolpearen ondorioz autoa gidatzen zuen 20 urteko emakume lakuntzarrra zauritu egin zen. Buruan eta gorputzean hainbat kolpe zituen. Kamioi gidaria, berriz, onik atera zen.Nafarroako Gobernuak zabaldutakoaren arabera, ezagutzen ez diren arrazoiengatik auto gidariak ibilgailuaren kontrola galdu eta errepidearen alde bietan dauden babes-hesiak jo ondoren kamioiak aurretik eraman zuen. Istripuaren tokira medikua, erizaina, anbulantzia medikalizatua eta suhiltzaileak joan ziren. Ezbeharraren atestatua Foruzaingoak egin zuen. 17:00ak arte trafikoa karril bakarretik bideratu zuen Foruzaingoak.