Berdud eta Mozo, kadete mailako duatloi eta triatloian onenak

Guaixe 2008ko azaroaren 4a

Ostiralean Nafarroako Triatloi federazioak Nafarroako triatloi gala antolatu zuen Iruñeko Plaza de la Cruz institutuan. Urteko balantzea egiteaz gain, Nafarroako triatloi eta duatloi zirkuituko kirolari onenei errekonozimendua egin zitzaien, diploma eta trofeoekin. Sakandarrek Nafarroako zirkuituan egindako lana aipatzekoa da, bereziki Nafar Kirol Jolasen kadeteen mailan. Nesken kadeteen mailan Sakana Triatloi Taldeko Judith Saizar bigarrena izan da duatloi zirkuituan (15 puntu) eta hirugarrena triatloi zirkuituan (10 puntu). Mutilen kadeteen mailan duatloi zirkuituko onena Urko Berdud altsasuarra izan da (Sakana Triatloi Taldea, 20 puntu). Bigarren tokian sailkatu da talde bereko Aitor Mozo lakuntzarra (17 puntu) eta Alejandro Zabala lakuntzarra (9 puntu). Triatloi zirkuituari dagokienez, toki aldaketa egin da. Triatloian onena Aitor Mozo izan zen (31 puntu), hirugarrena Urko Berdud (25 puntu), eta bederatzigarrena Alejandro Zabala (4 puntu). Nesken kimuen mailan, duatloian, Sakana Triatloi Taldeko Marina Zabala bosgarren sailkatu da (2 puntu), eta triatloi zirkuituan, laugarrena izan da, 13 punturekin. Mutilen kimuen mailan, triatloi zirkuituan, talde bereko Josu Mozo lakuntzarra seigarren sailkatu zen, 9 punturekin. Nesken haurren mailan, triatloian, talde bereko Sara Galbete bosgarrena izan zen, 12 punturekin. Eta benjaminetan, triatloian, Olatz Azazeta bigarren sailkatu da, 26 punturekin. Kategoria nagusiaNafarroako duatloi zirkuituko gizonezkoen maila absolutuari dagokionez, Lagunak taldeko Pablo Arrastia izan da onena, 42 punturekin. Lehen sakandarra Fco. Javier Gomez izan da (Sakana Triatloi Taldea). 19. tokian sailkatu da, 7 punturekin. Sakana Triatloi Taldeko gainontzeko kideen sailkapena: 25. Mikel Berdud (5 p.), 28. Jokin Lazkoz (5 p.), 31. Beñat Katarain (4 p. Beñat bigarrena izan da junior mailan), 35. Javier Borrega (4 p.), 49. Felix Benjumea (3 p.), 52. Juan Luis Maiza (3 p.), 64. Jose Ignacio Mikeo (UPNA taldea, 2 p.), eta 116. Mikel Lakuntza (1 p.). Nafarroako triatloi zirkuituko gizonezkoen maila absolutuan Asier Lopez izan da garaile, 53 punturekin. Sakana Triatloi Taldeko Pello Astiz ihabartarra 44.a izan da, 5 punturekin, Beñat Katarain 54.a, 2 punturekin (hirugarrena sailkatu da junior mailan), 59.a Jose Ignacio Mikeo (UPNA taldekoa, 2 p.), eta 79.a Mikel Lakuntza (1 p.).