Atsedenaldia eta gero, bosgarren jardunaldia jokoan

Guaixe 2008ko azaroaren 4a

Larunbatean Domu Santu eguna zenez, Nafarroako Banakako Xake Txapelketa Absolutuak atseden hartu zuen eta ez zen jardunaldirik jokatu. Asteburu honetan bosgarren erronda izanen da jokoan, azaroaren 8an, larunbatean, Errotxapeako Civivox eraikinean, 16:00etatik aurrera. Zaldi Beltza taldeko eta Laukia Xake Taldeko 9 sakandar ari dira aipatu txapelketan parte hartzen. Preferente mailan Cesar Razkinek Rafael Ruiz izanen du aurkari. Lehen mailan, Julian Ortigosaren kontra ariko da Manex Insausti, Aitor Saldiasen kontra Jose Antonio Ieregi eta Ion Iaki Arrizibitaren kontra Julen Flores. Bigarren mailan ondoko partidak jokatuko dituzte jokalari sakandarrek: Aimar Ieregi-Pablo Urriza; Isidro Diaz-Ismael Anton; Gorka Losantos-Adelino Moreira; Daniel Lizarraga-Markel Flores; eta Axel Grube-Andrea Garces.