XIX. Sakanako Areto Futbol txapelketa asteburuan hasiko da

Guaixe 2008ko azaroaren 5a

Larunbatean hasiko da helduen XIX. Sakanako Areto Futbol txapelketa - Iker Kirolak Saria, Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak Altsasuko Udalaren laguntzarekin antolatuta. 12 talde ariko dira lehian: Kalleja de la Angina, Einag Arezpe, Herriko Txiki, Otofados, Toshiba, Crackers, Biltoki, Sakana, Hiltegi, Yeregi ileapaindegia, Kanpartas eta Asesoria Fiscal. Partidak Altsasun jokatuko dira, Zelandi kiroldegian eta Zelandi pilotalekuan. Alonsok eta Isidro Dávilak eginen dituzte arbitro lanak. Lehendabiziko jardunaldia larunbatean jokatuko da, azaroaren 8an, eta partidak ondokoak izango dira: 15:00etan, Einag Arezpe - Toshiba (pilotalekuan)15:00etan, Biltoki - Asesoria Fiscal (kiroldegian)16:00etan, Sakana - Kanpartas (pilotalekuan)16:00etan, Kalleja de la Angina - Otofados (kiroldegian)17:00etan, Herriko Txiki - Hiltegi (pilotalekuan)17:00etan, Yeregi ileapaindegia - Crackers (kiroldegian)