Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Enpresarien Elkarteak enpresa txiki eta ertainen BEZ aitorpenerako ikastaroa antolatu du. Doakoa den ikastaro hori heldu den astelehenean hasiko da eta interesatuek oraindik izena emateko aukera dute. Horretarako elkarteak Altsasuko Nafarroa kalean duen egoitzatik pasa beharko da. Informazio gehiagorako 948 468 307 telefonora hots egin edo info@aesakana.com helbidera jo daiteke.