Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak Sakanako AEKrekin batera literatura solasaldia antolatu du abenduaren 16rako. Literatura solasaldi horretarako gaia jarriko duena Jon Arretxeren azken liburua izanen da, Fatum. Solasaldian bertan idazlea izanen da eta liburua irakurri dutenek idazleari galderak egin eta zalantzak argitzeko aukera izanen dute. Antolatzaileek Jon Arretxeren liburua irakurri eta abenduaren 16an, asteartearekin, Altsasuko Iortia kultur gunean, 19:30ean agertzeko gonbitea egin dute.FatumArbizun bizi den idazleak bere azkeneko nobela beltza Lisboan kokatu du. Hiriko bazter ilunenak garbitzen ari da norbait: kalean dabiltzan prostituta zaharrak, yonkiak, eskale eta arloteak hilik agertzen hasi dira; horietako bat zen Mariza, eta hiltzailea bilatzeari ekingo dio haren adiskide Mario Barbosak.Polizia ohi eta fado-kantaria, cachaça-edale eta bihozbera, Mario Barbosa da istorio horretako pertsonaia berezi eta ahaztezinetako bat. Bestea, berriz, Lisboako hiria bera da, bertako aldapa eta tranbiak, kale estu eta begiratokiak, maitemintzeko nahiz hiltzeko aproposak izan litezkeen txoko ezkutuak.