Langabeziak puntu bat gora egin du

Guaixe 2008ko azaroaren 6a

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak jakitera eman duenez Altsasuko enplegu bulegoan lastaila akaberan 600 langabetu zeuden izena emanda, aurreko hilabetean baino 6 sakandar gehiago hain zuzen (%1 gehiago). 600 langabetuen kopurura agorrilaren akaberan iritsi ginen Sakanan, baina urteak ziren halako zifra alturik ez genuela. Gaur egun urte hasieran baino 53 sakandar gehiago daude Altsasuko enplegu bulegoan izena emanda. Nafarroako enplegu zerbitzuaren Altsasuko bulegoan lastailean lan bila zeuden 600 pertsonetatik 384 emakumeak dira eta 216 gizonak. Langabetuen adinari dagokionez, 25 urte baino gutxiago dituzte 96k, haietatik 55 gizonak dira eta 41 emakumeak. 25 urtetik gora dituzten langabetuak 504 dira, haietatik 343 emakumeak dira eta 161 gizonak. SektorekaEnplegu bulegoan izena emana duten 600 sakandarretatik 341ek zerbitzuen arloan lan egin nahiko luke. Industrian aritzeko prest azaldu dira 162 pertsona. Eraikuntzan, aldiz, 42. Azkenik lehen sektorean lan egiteko izena emana dute 17 sakandarrek. Aurretik lanik egin ez duten eta hasteko asmoa duten 38 lan eskatzaile ere badaude. Azkenik, Altsasuko enplegu bulegoaren bidez lastailean 467 kontratu bideratu ziren, haietatik 73 ziren mugagabeak.NafarroaLastail akaberan Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren zerrendetan lan eske zeuden pertsonak 27.386 ziren, aurreko hilabetean baino 2.401 gehiago. Hau da, langabezia Nafarroan hilabete batean %9,61 hazi da. Sexuari dagokionez, lan bila daudenetatik 14.871 emakumeak dira eta gainontzeko 12.515 gizonezkoak.