Estatuko aurrekontuek ibarreko bi proiekturako sailak izanen dira

Guaixe 2008ko azaroaren 6a

Espainiako Diputatuen Kongresuko ekonomia batzordeak aste honetan estatuko aurrekontuen zirriborroari aurkeztutako zuzenketa partzial batzuk aztertu ditu. Sakanan inbertsioak egiteko 11 zuznketa aurkeztu zituen Nafarroa Baik eta haietatik bik bere egin ditu Alderdi Sozialistak. Aurreikusitakoa betez gero estatuko aurrekontuek Altsasuko kirol gune berrirako milioi bat euro bideratuko ditu, NaBaik 2,5 milioi eskatu zituen. Bestetik, Irurtzungo Artadiko tunela konpontzeko koalizioak eskatutako 275.000 euroak aurreikusi da estatuko aurrekontuetan jasotzea.