Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Maroko, Ekuador eta Portugalgo 14 emakumek parte hartu dute familia etorkinendako osasun programan. Eskualdeko profesionalen eskutik, lastailean, besteak beste, azaldu diete: gizarte zerbitzuen egitekoa zein den; seme-alaben zaintzari eta elikadurari buruzko argibideak; sexu bidezko gaixotasunak eta haien prebentzioa; emakumeei zuzenduriko baliabideak eta ikastetxeak eta eskolaratzea.Giro ederrean joan da ikastaroa eta haien sorterriko jakiekin prestatutako auzate batekin despeditu zuten ikastaroa. Emakumeak ikasten zeuden bitartean, haien seme-alabendako haurtzaindegia izan da. Gainera, arabiar itzultzaile baten laguntza izan zuten. Lan hori, gehienetan, ibarreko boluntario batek egin zuen, nahiz eta aldian behin Anafeko itzultzaile baten laguntza izan. Immigrazio Zerbitzutik azaldu digutenez "parte-hartzaileak oso pozik agertu ziren ikasi eta ikusitakoarekin, eta gisa horretako ekimen gehiago egiteko eta bertan parte hartzeko asmoa agerian utzi zuten". Ikastaroaren antolakuntzan Sakanako Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzuarekin batera Altsasuko eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak eta Osasun Zentroak parte hartu zuten.