Landetxeen kudeaketan trebatzen

Guaixe 2008ko azaroaren 6a

Astelehenaz geroztik Sakanako eta inguruko 8 landetxeetako jabeak azpiegitura turistiko horien kudeaketari buruzko ikastaroan parte hartzen ari dira. Landetxeetako jabeek araudia, laguntzak, markening plana, kontabilitatea eta fiskalitatea, bezeroari arreta, komertzializazioa eta interneten egoki kokatzeko moduen inguruko ezagutzak jasoko dituzte hilaren 26a bitartean. Cederna-Garalurrek Arbizun duen Sakanako Zerbitzu Zentroan ematen ari dira ikastaroa. 24 orduko iraupena duen ikastaroak azaroko astelehen eta asteazkenetan landetxeen jabeak Arbizuko zentroan biltzera eramanen ditu. Bestalde, turismo arloan lan egiten duten 9 pertsonak asteazkenean bukatu zuten internet bidezko komertzializazioari buruzko ikastaroa. Bi ikastaro horiek Nafarroako Gobernuaren turismo prestakuntzarako planaren barruan jasoak daude. Plan horrek turismo arloko profesional nafarrak trebatzea du helburu. Asociación de Empresarios de Hosteleria de Navarra elkartea ari da prestakuntza ikastaro horiek kudeatzen.