Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Heldu den larunbatean, azaroaren 15ean, ospatuko da Etxarri Aranatzen Neskazahar eta mutilzaharren III. ligoteo eguna eta dagoneko prest daukate egitarau zabala. Aurtengoan berrikuntza ugari ekarriko ditu festa entzutetsu horrek eta dagoeneko "motorea berotzen hasi behar dugula" aurreratu dute antolatzaileek. Egitarau horren barruan, heldu den larunbatean, 21:30ean eginen den afari goxoa dago. Mahaira eseri nahi dutenek 40 euroren truke eguneko gutiziak dastatzeko eta gau atsegin bat pasatzeko aukera izanen dute. Afarirako txartelak salgai daude dagoeneko eta horretarako 615 834 028 telefonora hots egin behar da lehenbailehen eta Mikelengatik galdetu.