Kalejiran, "hizkuntza eskubideen aldarrikapena" egiten

Guaixe 2008ko azaroaren 7a

Euskal Herrian Euskaraz (EHE) eragileak deituta aste honetan Ezabaketa Astea burutzen ari da. Horren harira gaurko ezabaketa-kalejira iragarri da Altsasun. 19:00etan abiatuko da kalejira Gaztetxetik eta herrian barna ibili eta gero toki berean bukatuko da. Bildutakoen aurrean EHEko kideek euskarak gaur egun bizi duen egoeraren irakurketa eginen dute. Deialdia auzatearekin despedituko da. Euskal Herrian barna hainbat ekimen iragarri ditu EHE-k, "kaleetako hizkuntza-urraketak salatzeko". Ezabaketa Astearekin EHE-ren asmoa da "euskarak bizi duen zapalkuntza eta inposaketa azaleratzen dituen paisaia linguistikoan" eragitea, "euskararen normalizazioa baldintzatzen duten eta egun indarrean diren iruzurrei aurre egiteko". Talde euskaltzaleak ekimen horiekin ere "Euskal Herri osorako euskararen estatus ofiziala" aldarrikatuko du, baita "euskarari lehentasuna emango dioten politikak garatzen hasteko" deia zabaldu ere. Euskaraz bizi ahal izateko ardura "guztiok" dugula azaldu du EHE-k. Aldi berean, gehitu du "herritarrak izan behar garela bide horretan akuilu, eta lehenbailehen". Horretarako Ezabaketa Asteak "aukera ezin hobea" eskaintzen duela dio EHE-k.