ADELE BLOCH-BAUER, GUSTAV KLIMT-EN MUSA

Guaixe 2008ko azaroaren 7a

Bera da Gustav Klimt-ek behin baino gehiagotan margotu izan zuen emakumea. Lehena 1903an, 4 urte eta bozeto-lientzo asko eraman izan zuen erretratu bat. Baina emakumea ez zen kontentu geratu eta beste bertsio bat eskatu zuen; koadro bat, gaur egun munduko seigarren koadrorik garestiena dena.Adelek kulturarekiko interes handia erakutsi zuen. Bankari judutar baten alaba eta industriari judutar baten emaztea zen. Ezaguna zen ospatzen zituen festengatik, garaiko intelektual, politikari eta artistez inguratzen zena. Eta artista horien artean Klimt dugu, berarekin erlazionatu zutena; antza duenez, 10 urteko erlazio sentimentala eduki baitzuten.Zenbait jakintsuk diotenez, argi ikus daiteke Klimt-en obran Adele-ekiko desioa, interesa, etab. Hori nabarmendu daiteke artistak margoturiko emakume guztien artean; erretratuaren begirada galduan eta esku alderatuan. Beste zenbait jakintsuk ere Adele Danae mitologia grekoaren metafora bezala ikusi izan dute. Hori urrez inguratua dagoen "Adele Bloch.Bauer" koadroan ikus daiteke, Zeusen urrezko euria irudikatuko lukeena.Klimt-ek elegante eta fin irudikatu zuen emakumea. Maria Altman, Adele-ren ilobak elkarrizketa batean esan zuen bezalaxe "pertsona gaixo, sufritzailea, ahula, iluna, adeitsua, harroa eta beti buruko minarekin zegoena zen", "ez nuen inoiz barre egiten ikusi".Soineko zuri eta luzeak erabiltzen zituen eta ahokoarekin erretzen zuen, garaiko emakumeen artean ohikoa ez zena. 43 urtekin hil zen. Bere senargaiak santutegi bihurtu zuen Adele-ren gela eta  bere emaztearen azkeneko nahia bete zuen; bere heriotzaren ondoren, Vienako Austian Gallery-ri uztea.Zalantzarik ez dago, Adele Bloch-Bauer bere garaian emakume berezia izan zela eta oraindik, gaur egun ere, hori transmititzen duela. Beharbada, hori da arrazoia bere erretratuak artearen historiako artelan garestienetarikoak izateko.Itziar Nazabal Nogueira