Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroan bi multzo ari dira lehiatzen emakumeen senior kategorian. Horietatik lehenengoan dago Arbizuko Aldabide taldea, beste 6 talderekin batera.Dagoeneko bi jardunaldi jokatu dituzte arbizuarrek. Horietako lehenengoan 1-3 hartu zuten mendean Union Mutilvera. Bigarrenean, berriz, atseden jardunaldia izan zuten. Joan zen asteburuan ez zen jardunaldirik egon, beraz, indar berrituta itzuliko dira jokalariak datorren asteburuan. Gaur gaurkoan, Zalatanbor taldea da lider, 6 punturekin. Aldabide 4.a da, 3 punturekin. 3. jardunaldia jokoan, bihar, Arbizuko kiroldegian, puntu batekin 5.a den Subizarekin neurtuko ditu indarrak Aldabidek. Aurrera egiteko aukera ona izanen du, beraz.