16.300 korrikalari Behobia-Donostia jendetsuenean

Guaixe 2008ko azaroaren 7a

Zenbait sakandarrek zapatila eta korrikarako petoa prest izanen dute dagoeneko. Izan ere, bi egun baino ez dira falta Behobia-Donostia ezagunerako. Errekor guztiak apurtu ditu lasterketa herrikoiak bere 44. edizioan. Fortuna kirol elkarteak jakitera eman duenez, 16.300 pertsonak eman dute izena, 2.400 emakumek eta 13.900 gizonek. Azaroaren 9an, igandean, 11:00etan aterako dira lehen korrikalariak Behobiatik eta 11:15ean azkenak, zenbaki zuria daramatenak. 20 kilometroko ibilbide gogorra izanen dute aurretik, Gaintxurizketa eta Mirakruz gainak tartean direla. Azken 3 urtetako garaile Chema Martinez eta Julio Rey eta Kamel Ziani ezagunak izanen dira parte-hartzaileen artean. Baina horiekin batera 16.300 korrikalariak izanen dira protagonista. Urtero bezala, sakandar askok hartuko du parte lasterketa herrikoian.