Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Donostiako Euskara Patronatuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak kirol eta aisialdi ekitaldietako aurkezleentzako ikastaroa antolatu dute. Sakanako Mankomunitateak jakitera eman duenez, ikastaro horretan izena ematen duten sakandarrei matrikula ordainduko dio. Horretarako baldintza bakarra jarri du mankomunitateak, "ibarrean antolatzen diren kirol emanaldietan parte hartzeko prestutasuna agertzea". Aipatu ikastaroa Anoetako Kirol Etxean izanen da, hilaren 22tik abenduaren 20ra. Alderdi teorikoak eta praktikoak lantzeaz gain, euskal aurkezle ezagun batzuen esperientzia entzuteko aukera izango dute parte hartzaileek.16 orduko iraupena du eta izena ematen interesa dutenek hilaren 17ra arteko epea dute. Donostiako Euskara Patronatuaren web gunean eman daiteke izena.