Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Burlatako Zugarralde Torneoko asteburuko jardunaldian, kadeteen mailan Arbizu taldeko Igartua eta Jakak 17-18 galdu zuten Zugarraldeko Alzuarte eta Mayansen kontra, eta Arbizu taldeko Zelaia eta Gabilondok 18-0 hartu zituzten menpean Errekako Bendioro eta Juanena. Bestalde Getarian, promesen mailako txapelketan, Gorka eta Bergerak 22-7 hartu zituzten menpean Arrese eta Agiriano, eta seniorretan Onsalo eta Mariñelarenak 22-17 irabazi zieten Ricori eta Galarragari.Atzo Eibarko Astelenan antolatutako jaialdia zabaltzen zuen partidan, Capellan eta Eulateri 13-22 irabazi zieten Del Reyk eta Zubietak.