Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kultura eta Turismo Departamentuak 2008-2011 aldian azpiegitura turistikoak sortu edo modernizatzeko laguntzak eman ditu. 2.295.351 euro 26 enpresa txiki eta ertain nafarren artean banatu dituzte. Laguntza horien bidez establezimendu berriak sortzen edo daudenak maila handiagoa hartzen lagundu nahi du departamentuak. Sakanako bi enpresek ere jaso dituzte laguntzak. Etxarri Aranazko kanpinak 68.220 euro eskuratuko ditu eta laguntza hori primeran etorriko zaio maila igotzeko egin nahi duen ahaleginean. Bestalde, Urdiainen taberna-jatetxea zabalduko duen enpresak 30.376,20ko laguntza jasoko du negozio berria martxan jartzeko.