Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Gobernuak astelehenean egindako bilkuran industria inbertsiorako 42 diru-laguntza eskaerei baiezkoa ematea erabaki zuen. Hainbat urtetan banatuko diren 14.8464.644,01 euro bideratuko du horretarako Nafarroako Gobernuak. Diru-laguntzak jasoko dituzten enpresek 3 urteko epean garatuko dituzte euren proiektuak. Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuaren laguntza horien helburua da "produkzio-ehuna modernizatzea, sendotzea eta dibertsifikatzea". Sakanako bederatzi enpresek jasoko dute Nafarroako Gobernuak emandako diru laguntza. Ibarreko enpresek hogei milioi euroko inbertsioa egin behar dute hurrengo urteetan eta ahalegin hori babesteko 3,3 milioi euroko laguntza jasoko dute. Hona hemen zehaztuta:HerriaEnpresaInbertsioaDiru-laguntzaLakuntzaAceros Moldeados de Lacunza S.A.9.635.752,651.349.005,37LakuntzaIndustrias Metalúrgicas Bidezar S.L.229.47034.420,50LakuntzaGoilak S.L. 3.430.000514.500ArbizuIsasia Servicios Logísticos S.L.2.025.000546.750ArbizuProyectos y sistemas medioambientales S.L.1.709.600273.536LizarragaCaldereria Ergoyena S.L. 309.400 46.410txarri AranatzInox Naparra S.A.1.382.400290.304AltsasuTalleres Auxiliares Arania S.L.1.132.532,67215.181,21AltsasuTalleres Lantegui S.L.237.635,2338.021,64Guztira 20.091790,553.308.128,72