Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Cederna-Garalurrek Arbizun duen Sakanako enpresen zentroak marketingari buruzko tailerra hartuko du. Anel Formación erakundeak emanen duen tailerrean enpresetan erraz jarri eta kostu txikia duten marketing tresnak aztertuko dira. Horren bidez gastu komertziala txikitzeko eta mozkinak handitzeko modua ikasteko modua eskainiko da. Ikastaroan landuko diren gaien artean daude, besteak beste: krisi garaian negozio txikiendako marketing plana diseinatzea; bezeroak erakartzeko truku txikiak; bezero onenei eusteko fideltasun plana zehaztea; bezeroari hurbiltzeko komunikazio tresna egokienak erabiltzea edota internet bidezko marketing-aAzaroaren 20an eta 27an, ostegunetan, izanen da tailerra, 17:00etatik 20:00etara. Izena eman edo informazio gehiago nahi duenak 948 567 010 telefonora hots egin dezake. 20 pertsonendako tokia izanen da tailerrean.