Zizur Nagusia eta Xotak jokatu beharreko lehia atzeratu egin zen

Guaixe 2008ko azaroaren 11

Bada, primerako denboraldi hasiera izan du Aralar Mendik, eta horren isla asteburuan jokatutako seigarren jardunaldian gertatutakoa. Burlatan jokatu zuen Aralar Mendik, eta 2-5 hartu zuen menpean Burlata taldea. Uharte Arakilgo taldeak momentuz ez du partidarik galdu, eta jokatutako sei norgehiagoketatik bost irabazi ditu eta bat berdindu. Hori dela eta Estatuko B mailako liderra dugu, 16 punturekin. Aralar Mendiren atzetik RVC taldea dago sailkatua, 13 punturekin. Hortaz, lidergoa eusteko orain arteko bidea jarraitu beharko du Aralar Mendik. Irurtzungo Xotak bost jardunaldi jokatu ditu orain arte, asteburu honetan Zizur Nagusiaren kontra jokatu beharreko partida atzeratu baitzuten. Orain arte jokatutako lehietatik hiru galdu egin ditu eta bi irabazi. Une honetan sailkapenean 10.a da Xota, 6 punturekin. Asteburuko jardunaldiaAsteburuan zazpigarren jardunaldia izanen dute jokoan. Aralar Mendi liderrak etxean jokatuko du, bigarrena den RVC taldearen kontra. Ez dago esaterik lehia bizia izango dela, lidergoa baitago jokoan. Sailkapenean hamargarrena den Xotak, aldiz, zazpigarrena den Kirol Sporten kontra jokatuko du azken hauen etxean. Irurtzungoak irabazi beharrean daude, atzeko postuak atzean utzi nahi badituzte, behintzat.