Oier eta Eneko Mariano Izeta III. bertso sariketan

Guaixe 2008ko azaroaren 11

Bi urtetik behin antolatzen dute Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Baztandarren Biltzarrak Mariano Izeta sariketa. Elizondoko bertsozale handiaren memorian antolatutako lehiaketa da eta bereizgarria bertsolari gazteei kantatzeko aukera ematea da.Lehiaketa ostegunean hasiko da. Kantuan izanen diren bi sakandarrak Eneko Lazkoz eta Oier Lakuntza dira. Azken horrek duela bi urte lortutako txapelaren defentsa eginen du. Biek ere hilaren 21ean, Arbizuko argibidea elkartean kantatuko dute beste 6 bertsolarirekin batera. Kanporaketa bakoitzeko onena eta puntu gehien lortu dituzten lau bertsolari onenak pasako dira Elizondoko finalera.