Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak, Etxarriko Pilota Eskolaren eta Etxarri Aranazko, Uharte Arakilgo eta Ergoienako Udalen laguntzarekin, Sakanako Nesken II. Pala Txapelketa antolatu du. Iaz arrakasta handia izan zuen txapelketak, eta 60 neska aritu ziren lehian, 30 bikote, hain zuzen. Aurtengo pala txapelketan parte hartu nahi duten neskek azaroaren 14a baino lehen eman beharko dute izena, Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuan (948 46 48 66 telefonoan). Lau mailatan jokatuko da txapelketa: kadeteak, gazteak, helduen lehen maila eta helduen bigarren maila. Etxarri Aranatz, Dorrao eta Uharte Arakilgo pilotalekuetan jokatuko dira nesken pala partidak, ostiraletan (20:00etatik aurrera), larunbatetan (15:00etatik aurrera) eta igandetan (10:30etik aurrera). Parte hartzeagatik helduen lehen mailako bikoteek 10 euro pagatu beharko dituzte eta helduen bigarren mailako bikoteek bost euro. Kadeteek eta gazteek ez dute ordaindu beharko.