Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Preferente mailan Cesar Razkinek galdu egin zuen Rafael Ruizen kontra. Lehen mailan, Manex Insaustik Julian Ortigosa menpean hartu zuen, eta Jose Antonio Yeregik ez zuen Aitor Saldiasen kontra jokatu, lehena ez baitzen lehiara azaldu. Bukatzeko, Julen Floresek galdu egin zuen Jon Iñaki Arrizibitaren kontra. Bigarren mailan, Pablo Urrizak irabazi egin zion Aimar Ieregiri eta Isidro Diaz eta Ismael Antonen arteko lehia berdinketan amaitu zen. Adelino Moreira ez zen lehiara agertu, eta bera eta Gorka Losantosen arteko lehia bertan behera geratu zen. Daniel Lizarragak kale egin eta gero, Markel Floresek ezin izan zuen ere bere kontrako partida jokatu ahal izan. Bukatzeko, Axel Grubek menpean hartu zuen Andrea Garces. Larunbatean 6. errondaErrotxapeako Civivox eraikinak (Iruñeko Maiteminduen Pasealekuko 37. zenbakia, beheko planta) hartuko du Nafarroako Banakako Xake Txapelketa Absolutuaren seigarren erronda. Larunbatean jokatuko da, azaroaren15ean, 16:00etatik aurrera. Preferente mailan Cesar Razkin Jesus Mari Oiagaren kontra ariko da. Lehen mailan ondoko lehiak izanen dituzte xakelari sakandarrek: Manex Insausti - Valentin De Esteban, Jose Antonio Ieregi - Fernando Hernandez, eta Diego Moral - Julen Flores. Bukatzeko, bigarren mailan hurrengo jokaldiak izanen dira: Aimar Ieregi - Isidro Diaz, Ismael Anton - Asier Oraa, Eduardo Tunon - Markel Flores, eta Jose Luis Garcia - Axel Grube.