Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Izen horrekin, Sakanako Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzuak kultur arteko I. aste gastronomikoa antolatu du. Sukaldaritzari buruzko aste horren helburua da Sakanan "gaur egun bizi diren hainbat kulturetako jakiak prestatzen ikastea". Hala, astegun bakoitzean jatorri ezberdineko jakiak sukaldatzen ikasteko eta munduko zapore ezberdinak gozatzeko modua izanen da. Bide batez, kultura ezberdinetako pertsonak elkar-ezagutzeko modua erraztu nahi du. Bost sukaldaritza motaAurreneko egunean, hilaren 24an, Marokoko jakiak prestatzen ikasiko da. Bigarren saioan, berriz, Portugalgoak. Asteazkenean, Senegalgo jakiak sukaldatzeko modua erakutsiko da. Ostegunean Ekuadorreko sukaldaritzaren txanda izanen da. Bertako jakiak nola prestatu jakiteko aukera azken saioan izanen da, hilaren 28an. Sakanako kultur arteko I. aste gastronomikoa Altsasuko Vianako printzea gozogintza eskolan izanen da, azaroaren 24tik 28ra. Saioak 10:00etatik 16:00etara izanen dira. Gastronomia astean interesa duten sakandarrek informazioa edota izen ematea 648 070 710 telefonora hots eginez edo immigrazioa@sakana-mank.com helbidera mezua bidaliz egin dezakete. Azaroaren 21era arteko epea dago.