Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxarri Aranazko Burundabide kalearen 6. zenbakian, autobus markesinaren parean, dago Nafarroa Oinezeko denda. Publikoari gaur zabalduko dizkio ateak, 19:00etan. Aurreko larunbatean Nafarroako ikastolen festaren aurkezpen jaialdia egin zen Arbizun eta han begiz jotako arropa erosteko aukera izanen dute interesatuek. Antza, Argiñe ipurtargiak ere ez du hutsik eginen. Mustutze ekitaldiaren ondoren denda astelehenetik larunbatera zabalik egonen da, 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara. Larunbatetan goizez egonen da zabalik soilik. Igande eta jai egunetan Nafarroa Oinezeko denda itxita egonen da. Baina denda izateaz gain, Burundabideko egoitzan Oinez tailerra dago. Han materialak serigrafiatu, etiketak josi, lisatu eta beste hainbat lan egiten dira.