Aurrera doa Burundako foruen zortzigarren mendeurrenari buruzko zikloa

Guaixe 2008ko azaroaren 14a

Azaroan zortziehun urte beteko ditu Burundako foruak. Hori ela eta, Burundako sei herrietako udalek, hainbat erakunderekin batera, hitzaldi ziklo bat antolatu dute. Zikloaren helburua 1208ko ibarraren errealitatea azaleraztea da. Larunbatean jarri zen martxan zikloa eta dagoeneko Altsasuk, Ziordiak eta  Olatzagutiak hitzaldi bana hartu dute. Heldu den astean beste garai hartako Burundari buruzko bi hitzaldi gehiago izanen da. Lehena asteartean, Urdiaingo herriaren etxean. Jose Luis Erdoziak La Burunda y sus gentes izenburua duen hitzaldia eskainiko du. Ostegunean, berriz, Juan Jose Martinena El valle de la Burunda a la caída del Antiguo Régimen izenburua duen hitzaldia emanen du Iturmendiko udaletxean. Bi saioak 20:00etan hasiko dira. Bestalde, Altsasuko Gure Etxea eraikinean Navarra: historia y territorio erakusketa ikusgai izanen da hilaren 22ra arte. 18:00etatik 21:00etara bisitatu daiteke erakusketa,  Burundako foruen inguruan antolatu den zikloa osatzen duena.